XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzaren borrokaren galeusca.

Joan den alean ere, hizkuntzaren inguruan gure herrian ematen ari den borrokari buruz informazioa ematen genuen.

Hizkuntza arazoa halaz ere ez dagokio Euskal Herriari bakarrik.

Estatu mailan hor ditugu ere beste hizkuntz arazoak, eta nagusienak, katalan eta gailegoena dugu.

Hiru herri hauek, beste arlotan bezala hizkuntza mailan ere borrokan ari dira, eta hara non joan den uztailaren hasieran, 2,3,4 eta 5-ean Irunean.

Larraoanan hiru herri hauetan hizkuntzaren normalizazioaren alde borrokatzen ari diren pertsona eta taldeen harduradunak bildu dira, eta hizkuntz borroka mailan lehenengo GALEUSCA egin da.

Bertan 25 bat lagun lanean bildurik egon dira, batez ere erreformak hizkuntz politikari buruz eman dituen ondorioak aztertzen eta irtenbideak mamitzen.

Galiziatik, Asociación Socio-Pedagogica Gallega-ren Lehendakaria den Antonio Gil Hernandez, Kataluniatik besteen artean, Soziolinguistika Elkarte Internazionaleko Lehendakaria besteen artean.

V. Aracil, Antoni Artigues Bonet... eta Euskal Herritik beste batzuen artean, Jose M. Sanchez Carrion, Txillardegi, Kontxesi Pedroarena-Elizagarai, Kike Amonarriz, Sagrario Aleman...

Lau egun ondoren, denen artean, IRUNEKO AGIRIA izen burua daraman txostena kaleratu dute, eta ez dugu hemen osorik aipatzeko asmorik, baizik eta parte nagusiak.

Bi zati ditu agiri honek, lehenengoa egiaztatze bat da, denek egiten duten adierazpen bat da.

Lehenengo zatiari dagokionez: Lehenengo puntua honela hasten da: Azkeneko hogei urte honetan, argitzapenean eta eraikuntzan saiatzen diren herri-taldeak sortu direla gure herrialdeetan.

Bertan Estatuak denen artean inposatu duen komunitate linguistiko bakarraren aurrean desberdintasunak markatu dituztela talde hauek, eta desberdintasun hauek gaurkoak ez direla adierazten da, betidanik egon bait dira.

Bigarrenak zera dio: Diktadura frankistaren desegiteak, ordurarte maltzurki baztertuak egon ziren arazo publiko eta interesgarriei buruzko eztabaida librearen itxaropena zabaldu zuen.

Baina espero zen aukera hori ez da mamitu.

Europa alde honetan gaudenez, hizkuntz multzoen arteko erlazioaren birmoldaketa izan zen funtsezkoenetako bat.

Segurutzat jotzen zen berrikusketa hori hizkuntzen sailean, edozein demokratizazio egiazkoa izango bazen; eta horrek zuzengabekeria, gehiegikeria eta ustelkeria askoren konponketa ekarriko zuela.

Afirmazio hau ez da gaurkoa, eta betikoa izango litzateke atzetik antolatzen ari den GALEUSCA hau ez balego, eta beraz afirmazio hau, ez da betiko erradikalen ahotik ateratzen, baizik eta Estatu mailan hizkuntz arazoa duten hiru herrietako pertsonalitateen ahotatik.

Hirugarrenak: aurreko puntuaren jarraipena da.

Eskubidezko xedeek, herriaren borondate onak, eta horren luzaz pilalutako sofrikario eta ahaleginek, behingoz eta betirako, lehendik legeztatutako egoeraren berrikusketa eskatzen zuten;(...) etorkizunaren zabaltzeak hori eskatzen zuen, baita egitura demokratiko bat.

Sarkasmoan barrena, ordea, trufatu egin dira esperantza horietaz; berdintasunaren antolaketan eta adierazpenean, hortara eraman zezakeen prozesu demokratikoa baztertuz.